Twitter


Facebook

EH REPUBLIK

Itziarren Semeak (Mungia, 2006) taldearen bosgarren diskoak “EH Republic” du izenburua eta ezkerrera lerrokatutako ska musikaren osagai eta ezaugarriak ditu: erritmo alai eta dantzagarriak letra politikoekin nahastuta baina beti bizitzaren pozarekin bustita.

C7CH9kaW0AA4zBLItziarren Semeak (Mungia, 2006) taldearen bosgarren diskoak “EH Republic” du izenburua eta ezkerrera lerrokatutako ska musikaren osagai eta ezaugarriak ditu: erritmo alai eta dantzagarriak letra politikoekin nahastuta baina beti bizitzaren pozarekin bustita. Tutelajerik gabeko dis- koa da eta ska-rock doinuen espontaneotasunak paso- tismoaren kutsu sinbolikoekin ez du ezer jakin nahi. Alai- tasunaren bidetik doan musika proposamena urrutirago doa hitzetan, eta beldurrik gabeko Euskal Herri osoa du aldarrikapen, utopia piratak eta jende ernegatu berria- ren mugimendu desorekatzaileak eraikitzekotan duelako bizipozaren herria. Ska familiaren oso alboko erritmoak landu ditu diskoak. Skak, rockak, punkak, rapak eta reg- gaeak ematen dio homogeneotasuna disko osoari. Era- karpen azkarreko doinuak ditu Itziarren Semeak taldeak, betiko publikoaren desirak beteko ditu baina kantuek ba- dute indarra entzule berriak erakartzeko. Letretarako tal- deak lortu duen hamaikakoa garden bezain zorrotza da, sakona eta amaitzailea, etenpuntuekin edo gabe (Oihana Bartra (Companyera), Jon Maia EH Republik), Fredi Paia (Zer den bizitza?), Ibon Larrazabal (Ospa!), Arkaitz Estiba- lles (Apirilaren beltza), Iñaki Bengoa (Gran Circo Mundial), Mikel Goiriena eta Jone Larrinaga (Egunero alkarregaz), Onintza Enbeita (Itziarren alaba). Hamargarren urteurre- na betetzeko disko esanguratsua Itziarren Semeak tal- dearentzat. Batzuetan laranjari koska egin behar diogu zuritu nahi badugu. Batzuetan diskoa argitzeko eta zu- ritzeko komeni da koska egitea. Itziarren Semeak koska egin digu.

Itziarren Semeak taldearen “EH Republik” diskoa Arra- sateko Shot estudioan grabatu, nahastu eta ekoitzi du Iñaki Bengoak 2017ko urtarrilean. Masterizazioa, aldiz, Azkarateko Mamia Studioan egin du Jonan Ordorikak.

Jon Zubiagak, “Osoron”, gitarra jo du “Ospa”, “Compan- yera” eta “Gran Circo Mundial” abestietan. Sala Strum- mer-ek gitarra akustikoa jo du “Apirilaren beltza” abes- tian. Kepa Junkerak trikitia eta panderoa jo ditu “Apiri- laren beltza” abestian. Ane Martinezek ahotsa sartu du “Apirilaren beltza” abestian. Rafa Ruedak gitarra jo du “Egunero alkarregaz” abestian. Diseinua Bo5t-ek egin du. Azaleko buru-hezurra Lubaki Grafikekoek.

EH Republik diskoaren 10 kantuek, amesten, eraiki edo nahiko genukeen EH Republik baten oina- rriak irudikatzen ditu. Presoak etxean, indar polizialik gabe, gizon eta emakumeen arteko berdin- tasun eta errekonozimendua, hezkuntza eta euskararen ikastola, injustiziarekin amaitu, ustelduta- ko sistemari barre eginez eta nola ez, bizipoza!!!!

10 urte ere betetzen dira aurten lehen kontzertua eman genuenetik eta horregatik berreskuratu ditugu gure lehen ereserkia izandako “Mirentxu Patxaran” eta “Itziarren Alaba”, beste begirada bat taldearen izena nondik datorren gogoratuz.

Data →
2017/03/22

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies