Twitter


Facebook

KM13, IKARAGARRIA IZAN DA!!!

Gipuzkoa aldean izan gara asteburuan. Zaldibia, Hernani -non lo egiten izan ginen- eta Tolosatik igaro gara. Astelehena izan arren, irribarre batekin itzartu gara. Ikaragarria izan da, ahaztuko ez dugun bidai horietako bat.

Larunbat gauean Zaldibiako festetan izan ginen. Kontzertua hasi aurretik burutu zuten ekitaldian azpimarratu zuten bezala, Euskal Herria bitan geratu zen banatuta Bilbon Herriraren aldeko manifestazioan izan zirenak eta Zaldibian batu ginenak.

Euri tantek giro hotza iragartzen zuten. Kontzertu hasieran frontoi ingurua hutsik zegoen. Hala ere, pixkanaka jendea hurbiltzen joan zen eta bukaerarako plaza beterik zegoen «beste bat» jotzeko eskatuz.

zaldibiIgande goizean, gaua Hernanin igaro ondoren, Tolosan geunden goizeko 9etarako. Soinu probak egin eta ostia!!!, eguerdiko 12etarako bigarren gunea bete beterik zegoen. Ikaragarria!!!, lehen lerroetan gazte piloa den dena ematen… hori bai dala taula gainetik gozatzea.

KM4 KM11

Eskerrik asko, hurbildu zineten guztioi. Hurrengoan gehiago, AURRERA BOLIE!!!!

Data →
2013/10/07

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies