Twitter


Facebook

Rancid, hiltzen azkenak

20 urte daramatzate errepidean eta oraindik ere indartsu daudela erakusten dute taula gainean. Bartzelonatik igaro da Rancid talde kaliforniarra uztailaren bukaeran, Itziarren Semeak ska punk bandarentzat erreferentzia musikal garbi bat den taldea.

2011ko maiatzean kaleratutako “Lehen lerroan” diskan Rancid taldearen bi kantuen bertsioak aurkituko dituzue. ˝Radikal´s” eta “Bilbi night” ezizena jaso zuten. Itziarren Semeak taldeko hainbat kiderentzat oso talde esanguratsua izan baita Rancid.

Gaztetan herriko skate parkea ireki zutenean ezagutu zituzten NOFX eta beste hainbat talde, 90. hamarkadan Kalifornian eman zen punk-aren bigarren eztandaren ikur nagusiak izango zirenak. Horiekin batera, Rancid heldu zen Epitaph disketxeak ateratzen zuen rekopilatorioari esker. Taldearen bideoklipa arrakastatsua izan zen eta ‘Ruby Soho’ kantua oso ezaguna egin zen belaunaldi guztiarentzat, taldeko gitarjolearen krestarekin batera.

Baina Rancid taldea askoz gehiago da. San Francisco-koak dira eta ˝The Clash˝ taldearen oinordekoak bezala kontsideratuta daude estatubatuarrak izan arren. Soiñu eta musika estiloari dagokionez ingelesek askoz aniztasun gehiago izan zuten, baina Rancid-ek jarrera berdina mantentzen du nahiz eta politikoki ez diren hainbeste inplikatu.

Ska eta punk doiñuak nahasten maisuak dira. TIm Armstrongek abesteko eta taula gainean mugitzeko duen nortasun bereziak arreta bereganatzen daki. Lars Frederiksen eskola zaharreko gitarjolea da, musika barruan sentitu eta dena ematen duenetakoa. Matt Freeman baxujolea ere ez da atzean geratzen, sekulako soloak egiten ditu, punk estiloan ikusten ez direnetakoak.

20 urte bete dituztela ospatzeko Europatik bira bat egiten ari dira. Burusoil geratu dira eta bizar luzea utzi du Armstrongek, baina oraindik bazterrak astintzeko gogo biziz daudela erakutsi zuten Bartzelonan.

Kalabera handi bat atzean jarrita taldearen logoarekin, hiltzen azkenak izateko asmoa zeukatela azaldu zuen Lars gitarjoleak “Last one to die” kantua jotzen hasi aurretik. Izerditan itotzeko kontzertua eskaini zuten.

Euskal Herritik hainbat lagun izan ziren Razzmatazz aretoan. Itziarren Semeak bandako kideez gain, bertan egon ziren Hesian, Orreaga 778 edo … ezetz asmatu?
… Realeko zenbait jokalari!!!

Data →
2012/08/05

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies