Twitter


Facebook

“Basque of Brixton” bira irailean amaituko da

Itziarren Semeak ska punk bandak denboraldiko azken kontzertuak eskainiko ditu irailean. Etxean jokatuko dituzten azken kontzertuak, Larraurin eta Erromon agurtuko baitute 2012 hasieran abiatutako “Basque of Brixton” bira.

Bizkaiko golfoak gelditu gabe aritu dira urte osoan zehar. 2012ko urtarrilean argitaratu zuten “Basque of Brixton” EP-arekin batera diska berria aurkezteko kontzertuei ekin zioten. 50 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte eta ia ia asteburu guztietan errepidean izan dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan gerriak astintzen.

Baina udarekin amaierarekin batera, Itziarren Semeak ska punk bandak denboraldiko azken kontzertuak eskainiko ditu datozen asteetan.

Irailaren 1ean Arraiotzen (Baztan) izan dira, 7an Ezkerraldea bisitatuko dute Mamarigako jaietan kontzertua eskainiz eta 8an Galdakaon arituko dira Iheskiderekin batera.

Irailaren 15ean Lezon joko dute eta etxean bukatuko dute bira. Irailaren 21ean Larraurin (Mungia) arituko dira Xutik taldearekin batera eta irailaren 22an azken dantza eskainiko dute. Erromoko Itzubaltzeta gaztetxean izango da.

Hortik aurrera, ezustekorik ez bada gertatzen, diska berriaren prestaketa lanetan arituko dira. Izan ere, urriaren 22an Andoaingo Garate estudioetan bostgarren grabaketa abiatuko dute.

Adi egon seinaleari!!!

Data →
2012/09/04

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies