Twitter


Facebook

Loramendi Rekords lanean…

Diska berriarekin batera aurkeztuko dugun bideoklip berria grabatu dugu Baltzolako kobetan eta Zorrozaurren. Aldi berean, grabaketaren prestaketarekin jarraitzen dugu: lokaleko orduak, diseiñua, argazkiak…

Udazkenaren hasierarekin batera “Basque of Brixton” birari amaiera eman genion eta geroztik diska berriaren prestaketa lanetan mugildu gara. Urriaren 22an hasiko gara grabatzen Andoaingo Garate estudioetan eta azaroaren 9an bukatuko dugu.

Izan ere, azaroaren bukaeran aurkezteko asmoa daukagu eta Durangoko Azokan eskuratu ahal izango da Mauka musikagintzaren stand-ean. Hala ere, diska aurretik eskuratu nahi dutenek etxean jasotzeko aukera ere izango dute. Aurrerago zehaztuko dugu nola egin daitekeen.

Bestalde, Loramendi Rekords-en egiten ditugun entsaio ordu luzeekin batera, bideoklip berri bat grabatzeko aukera izan dugu Baltzolako kobetan eta Zorrozaurren. Hainbat lagunek parte hartu dute aktore eta dantzari lanak eginez. Diskarekin batera aurkeztuko dugu bideoklipa.

Horrez gain, zenbait kontzertu emateko aukera izango dugu azaroan. 10ean Zolloko festetan egongo gara eta 24an London-en izango gara euskal preso politikoen aldeko elkartasun festan. Abenduan berriz, Ahotsenean aurkeztuko dugu diska berria abenduaren 7an -arratsaldeko 18.30etan izango da emanaldia-.

Aurrera bolie!!!

 

Data →
2012/10/08

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies