Twitter


Facebook

AULESTITIK UHARTERA

Asteburu honetan euskal herrietatik bueltaka ibili gara.

Ostiralean Aulestin, lehenengoak izan ginen jaialdia irekitzen, plaza oraindik hotz zegoenean. Hala ere, giro bikainean heldu ginen bukaerara. Vendetta, Iheskide eta Dzaust taldeek luzatu zuten gaua.

 

lea_aulesti

Larunbatean berriz, Nafarroara joan ginen. Uharten azkenak izatea egokitu zitzaigun. Heldu ginenean Euskabaret taldea zegoen taula gainean. Ikuskizun bikaina eskaini zuten, ziur zeresana emango dutela gure herri honetan. Lotsak galdu eta erropak kentzeko ordua da!!! Beraien aurretik OSTRUKA taldea aritu zen.

Nafarrek beti bezala, esku zabalik jaso gintuzten eta primeran pasatu genuen eszenatokian.

Hurrengorarte,

uharte

Data →
2013/08/20

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies