Twitter


Facebook

Beti izango dugu Bilbo!!

Abuztuaren 21ean Bilboko Aste Nagusian izan ginen. Ziur asko gure ibilbidean eman dugun kontzerturik onenetakoa eskaini genuen. Eskerrik asko bertan giroa jartzen izan zineten guztioi.

Bilboko Aste Nagusiak esanahi berezia dauka Itziarren Semeak taldearentzat, lehen maketa atera genuenetik urtero jo baitugu.

2008an izan genuen taula gainetik ezagutzeko lehen aukera. Azken orduko kontua izan zen. Egun batzuk falta zirenean, talde batek ezin zuela jo esanez deitu ziguten Kaskagorritik eta jotzeko prest geunden galdetu ziguten. Zalantza barik baiezkoa eman genuen eta Arriaga atzekaldeko eszenatokian jo ahal izatea Sorkun eta Feos Pero Majos-ekin batera sekulakoa izan zen. Kue -taldeko lehen bateria- aritu zen danborrak astintzen eta Barasongwa ere lagundu zigun bere ohiuekin.

2009an berriz, Otxarkoagako Pa…Ya konpartsak proposatu zigun beraien eszenatokian jotzeko eta Sarkor gernikarrekin batera eskaini genuen kontzertua. Kontzertua hasi aurreko «pasacallea» gogoangarria izan zen.

Hurrengo urtea, Bizkaiko golfoena izan zen eta bi aldiz jo genuen Aste Nagusian. Lehenengo Altxa Porrue konpartsaren eszenatokian izan ginen aurreko eguneko gaupasako izerdia kentzen eta ostiralean Zazpi Katu gaztetxean aritu ginen Anger arrasatearrekin batera. Hor ere, izerdi asko bota genuen kanpora. Gaztetxea txiki geratu baitzen.

2011an “Lehen Lerroan” diska aurkezteko aukera eman ziguten berriz ere Arriaga atzekaldean. Kontzertu berezi bat eskaintzeko baliatu genuen aukera eta gurekin batera diskaren grabaketan parte hartutako hainbat lagun igo ziren taula gainera. Bertan izan ziren Ezkerra (Oliba Gorriak), Bilbomatiks-eko kideak -Igor, Nerea eta Maria-, Ainhoa (Hankahutsik), Etxahun (Orkrestra, Saskelnaskel), Arkaitz (Anger), Asier Santutxuko gaiteroa, Urtzi eta Ander txalapartariak,…

Bikaina izan zen, oso ondo atera zitzaigun guztia, baina aurtengoa ere ziur denbora luzez gogoratuko dugula. Batez ere, jende mordoa batu zelako eta lehen lerroan zeudenek kantuak gu baino hobeago abesten zituztelako.

Eskerrik asko guztioi.

Hurrengo urtean ikusiko garelakoan,  Agur Marijaia!!!

Data →
2012/08/26

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies