Twitter


Facebook

Bisitariak “Al Garate”-n

Garatetik zuzenean 3 (Urriak 25). Grabaketa baten egunerokoa nahiko monotonoa bihurtzen da eta horregatik eskertzen dira bisitak.

Goizean goiz jeiki, gosaldu eta 9.30ak 10etarako lanean, bazkaltzeko gelditu eta gero arratsaldean jarraitu. Hori izaten da gutxigorabera egunero egiten duguna Garaten. Abestiak behin eta berriro errepikatu behar izaten dira, lehenengo bateriak eta gero baxuak eta gitarrak.

Horregatik, asko eskertzen da noizbehinka bisitariren bat hurbiltzea. San Patxi´s edo Estaputo day honetan Kiski, gure autobusaren gidariaren urtebetetzea ospatu dugu, eta  “Abaroa ikusentzunezkoak”-eko neskak ere hurbildu dira. Diska berriko single-aren bideoklipa grabatu dugu beraiekin eta gaur grabaketaren inguruko irudiak hartu dituzte beste bideo bat egiteko.

Asier (tronpeta) arduratu da bazkariaz eta “entrecot” onenak ekarri ditu. Hor ibili da goiz guztia Irkusekin (saxoa) batera janaria prestatzen: pasta entsalada, patata tortila, patea eta okela. Ondo zaintzen gaituzte.

Ostiralean hasiko dira haizeak grabatzen eta datorren astean ahotsen eta kolaborazioen ordua izango da. Izan ere, dagoeneko bukatuta daude kanten oinarriak. Gitarra konponketa batzuk falta diren arren, bateria eta baxua eginda daude.

Adi egon seinaleari!!

Data →
2012/10/27

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies