Twitter


Facebook

Garatetik zuzenean

Musikazuzenean web orrialdean, Itziarren Semeak ska punk bandaren diska berriaren nondik norakoak jarraitu ahal izango dituzue. Urriaren 22tik azaroaren 9rarte Andoaingo Garate estudioetan izango gara.

Gaur goizean hasi da Unai diska berriko bateriak grabatzen. Igande arratsaldean heldu zen “espedizioa”-ren lehen zatia Garatera eta hurrengo egunetan joango dira agertzen gainontzeko taldekideak eta gonbidatu guztiak.

Partxeak aldatu, bateria txukundu, mikrofonoak jarri… grabaketa batek eskatzen dituen urrats guztiak bete ondoren martxan da “ofizialki” diska berriaren grabaketa.

Estudioko bostgarren lana izango da guretzat. Ibilbidearen errepasoa egiterakoan gauzak arineketan joan direlaren sentsazioa ematen dizu. 2008ko ekainean grabatu genuen gure lehenengo maketa izango zena Ondarroako Santos Records-en. Ander –Shinova eta Muted taldeetako baxujolea- izan zen teknikaria. Taldekide gehienentzat lehen esperientzia izan zen estudio batean. Musikherriarekin argitaratu genuen maketa eta gure eskualdetik (Uribe Butroi) kanpo lehenengo kontzertuak emateko aukera izan genuen.

Uda bukatuta, Unai sartu zen taldean bateria astintzera eta 2010eko otsailean lehen diska grabatu genuen. Pausu bat eman nahi genuen, aurrerantza noski, eta Andoaingo Garate estudiora etortzeko hautua egin genuen. Kaik Arkarazorekin grabatu nahi genuen eta horrela “Bizkaiko Golfoak” diska argitaratu genuen. Oso pozik geratu ginen emaitzarekin eta lan egiteko moduarekin eta hortik aurrera Garatera etorri gara lan guztiak grabatzera.

2011ko martxoan “Lehen lerroan” grabatu genuen eta urte bereko abenduan lau kantu batzen dituen “Basque of Brixton” EP-a ere Garaten egin genuen. Azken lan hau grabatzen geunden bitartean datak begiratzen hasi ginen diska berria grabatzeko eta hemen gaude beste behin ere.

Data →
2012/10/22

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies