Twitter


Facebook

Itziarren Semeak eta Skakeitan Anoetako gaztetxean

Larunbatean, otsailak 23, elurrari aurre egin eta Anoetan izan ginen Skakeitan taldearekin batera. Kanpoan hotz egin arren, gaztetxean bero. Eskerrik asko!!

2009ko udaberrian Itziarren Semeak taldeak bere lehen kontzertua eskaini zuen Gipuzkoan. Anoetako gaztetxearen urtemugan izan zen eta ez dugu ahaztuko, land rover batek «oparitxo» bat utzi zigulako gure kotxean. 2011an ere Anoetan izan ginen Lehen lerroan diskoa aurkezten eta larunbatean hirugarren bisita izan zen.

Elurra, hotza,… etxean geratzeko eguraldia, baina Skakeitan taldearekin batera giro beroa sortu zen gaztetxean. Hurrengorarte!

Data →
2012/12/18

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies