Asteburu berezia izan da azkenekoa. Gudari Egunean IURRETAn izan ginen, ARAIAtik igaro eta LEKEITIOn ospatu zen LIBRE egunean bukatzeko.
Emozioz eta oroitzapenez beteriko ibilbidea, baina batez ere harro egoteko modukoa. Bidean erortzen direnak gogoan dituen herri bat, zapalduak direnen alboan kokatzen dena. Elkartasun keinuak, atzo, gaur eta bihar.
Egun berezia zen Lekeitiokoa, bertan egon behar den egun horietakoa. Lan arazoak direla-eta, Manex gitarjoleak ezin izan zuen berta egon. Hala ere, zailtasun eta oztopoen guztiei aurre eginez, gitarra baten ordez biren laguntza izan genuen. Eskerrik asko, Dummyx -zuzenekoetan teknikari bezala aritzen den- eta Gaizkari, bi astetan kantak ikasi eta kontzertua aurrera ateratzen laguntzeagatik. Zuek ere ITS zarete!!! Ahaztu barik Iheskide taldekoei!!
Tamalez, elkartasun eta askatasun nahia etengabe kolpatzen dute eta LEKEITIOn jotzen geunden bitartean Xabier Sagardoi ‘Xapo’-ren atxiloketaren berri eman ziguten taula gainean. Beste bat gehiago, aski da!!! Utzi bakean EH!
Aurrera bolie!!!
LEPOAN HARTU TA SEGI AURRERA…