Twitter


Facebook

Musikaren bidaian, gure bidea eginez

Garatetik zuzenean 2 (Urriak 23). Dena ondo doa Garaten eta aurreikusitako epeak betetzen ari gara. Aurretik ezagutzen genuenez tokia, erraz moldatu gara ordutegi eta lan egiteko moduari. Konturatu garenerako bateriak eginda daude eta orain gitarra eta baxuaren ordua iritsi da.

Unairi danborrak astintzen ikusteak bateria jotzea erraza dela ematen du. Izerdia botatzen du eta noizbehinka keiñu ezberdinak egiten ditu, baina sekulako lasaitasuna erakusten du eta kanta guztiak egin ditu oharkabean. Batukada eta guzti.

Eguzkia irten da Garaten, Euskal Herri guztian bezala. Eta ez gara hauteskundeetaz ari. Edo agian bai. Guk, beste esparru batean, aspaldi hartu genuen itxaroten ez egotearen erabakia. Etorkizuna gure ekintzekin eta musikarekin egunero idazten joatea. Itziarren Semeak bere bidea egiten joan da 2007ko apirilean lehen kontzertua eskaini genuenetik Mungiako Gazte Egunean. Orain egindako bidea gogoratzerakoan hautu egokia egin genuela esan dezakegu. Ametsetatik ekintzetara pasatu gara eta momentuz, behintzat, musikaren bidai honetan ondo pasatzen ari garela esan dezakegu.

Beste alde batetik, lehenengo albistean ahaztu egin zitzaigun aipatzea lan berria Mauka disketxearkein aterako dugula oraingoan. Aurreko lan guztiak Musikherriarekin atera genituen eta proiektu hau desagertzerakoan gure kabuz argitaratu genuen azken lana. “Basque of Brixton” birako kontzertuen antolaketan Mauka-rekin batera aritu gara elkarlanean eta diska berriaren promozio eta banaketarekin lagunduko digute.

Beraz, Durangoko azokan Maukaren stand-ean aurkituko gaituzue. On egin!!

Data →
2012/10/25

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies