Twitter


Facebook

Udako giroan, Bizkaiko Golfoak pil pilean

Urte hasieran ekin genion «Basque of Brixton» EP berria aurkezteko birari. Urtarriletik ia astebururo jotzen aritu gara Euskal Herriko txoko ezberdinetan eta harrera ona izan dugun arren udaren etorrerarekin batera giroa berotuz joan dela esan dezakegu.

Mundaka, Busturia, Armintza, Santutxu, Makea, Forua, Elizondo,… Bizkaiko Golfoak pil pilean pilean sentitu gara jotzen aritu garen toki guztietan.

Eskerrak ematea besterik ez, gurekin batera taula gainean izan diren taldeei -Iheskide, Governors, Siroka, Lehiotikan, Sarkor, Willis Drumond, Casus Belli,…- eta nola ez, kontzertuetan lehen lerroan izan zareten guztiei.

Argazkiak atalean eta youtubeko kanalean aurkituko dituzue zuzenekoetako irudi ezberdinak.

Baina, martxa eta borrokak aurrera darrai. Abuztua ere kontzertuz gainezka dator, Azpeitiko saninaziotatik pasatu ondoren, Erromora joango gara, gero Gasteiz, Amurrio, Goizueta, Arrankudiaga eta… BILBO!

Edozein plazatan aurkituko gaituzu, AURRERA BOLIE!!!

Data →
2012/07/29

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies