Aurten ere, Bilboko jaietan izango gara. Sortu ginenetik urtero aritu gara Aste Nagusian. 2008an Kaskagorrin aritu ginen, azken orduan talde baten ordezko bezala, Feos Pero Majos eta Sorkunekin batera.
2009an Otxarkoagako Pa ya konpartsaren eszenatokian jo genuen Sarkor gernikarrekin batera. 2010ean berriz, Zazpi Katu gaztetxean eta Altxa porrue konpartsak duen gunean izan ginen.
2011koa ere ez dugu ahaztuko gure ibilbidean zehar alboan izan ditugun hainbat lagunekin batera kontzertu mundiala eskaini genuen eta Kaskagorriren dorrean.
Uda honetan ere ezin dugu hutsik egin eta Xutik-ekin batera izango gara Txori Barroteren itzulera ospatzen, Azkunaren zentsura pasatu ondoren berriro izango dira txosna gunean euskal preso politikoen aldeko elkartasuna sustatuz.
On egin!!!