Twitter


Facebook

Freedom for the BASQUE COUNTRY

Larunbatean Donostian izan ginen Donostiako gazteek antolaturiko jaialdian. Beren jarduera politikoarengatik auziperatuak izan diren gazteei elkartasuna adierazteaz gain ERNAI erakunde berriaren aurkezpena burutu zuten.

Kontzertu berezia izan zen Deskontrol eta RIP taldeko musikariek ELKARTASUN TAUPADAK sortu zuten jaialdirako.

Itziarren Semeak taldeak ere Deskontrol-eko Magu eta Pepinekin ere Freedom for my land kantua jo genuen.

Hilabete luzez eztabaidaz eztabaida jardun ostean, Donostian, Zukgua prozesuan parte hartu duten gazteek Ernaien ekinbideari hasiera emateko aurkezpen jaialdia antolatu zuten, Gazte Danbadara joateko deia ere zabalduz.

Arratsaldean, Eleak mugimenduak Donostiako gazte auzipetuen alde deituriko manifestazioa antolatu zuten eta, horren ostean ekitaldia amaitzerakoan kontzertuak izan ziren: Itziarren Semeak eta Askatasun Taupadak (Deskontrol eta RIP taldeetako musikariekin) eta Berbenjena (Donostiako musika taldeetako kideek kolaboratuko dute beraiekin: Orreaga778, Zesatek!, NPJ, Skakeitan, Besteik pe, Margot, Txemak, The Hostile, Xalbala, Adikune, La Pop’ lla, Blaka, 3gabe2,).

Data →
2012/12/25

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies