Twitter


Facebook

“Mugi gerria”, Euskal Herria dantzan jarriko duen bideoklip berria

Itziarren Semeak ska punk bandak “dantza eta borroka” aldarrikatzen du Mirentxuren Alabak, Bilbomatiks, Anger eta Orkrestako lagunekin batera.

2011ko maiatzean kaleratutako “Lehen lerroan” diskaren baitan aurki daitekeen “Mugi gerria” kantuaren bideoklipa kaleratu berri du Itziarren Semeak ska punk bandak. Alaitasun eta erritmo biziarekin jokatuz, dantzarako grina zabaltzea du helburu Euskal Herriaren aldeko borrokaren aldarrikapenarekin batera.

Kantuaren grabaketan parte hartu zuten Bilbomatiks taldeko musikariak (Igor, Nerea, Maria eta Markez), eta Arkaitz “Anger” eta Etxahun “Orkresta”-ko abeslariak ere agertzen dira. Horiekin batera Mirentxuren alabak izena hartu duten Olaeta elkarteko dantzariak ere parte hartu dute beste hainbat lagunekin batera. “Tas Tas” Careaga arduratu da bideokliparen grabaketaz eta muntaiaz.

Denboraldi bukaera
Bideoklip berrearen aurkezpenarekin batera Itziarren Semeak ska punk bandak 2011ko denboraldiari kantu berrien grabaketarekin bukaera emango diola ezagutzera eman nahi du. Durangoko azokan eskainiko dute aurtengo azken kontzertua eta bertan kantu berriren bat entzuteko aukera izango da. Andoaingo Garate estudioetan grabatuko dute abenduaren bukaeran, berriro ere Kaki Arkarazoren gidaritzapean.

Datozen kontzertuak
Azaroak 25, ostirala
Ziortza-Bolibar

Azaroak 26, larunbata
Gros (Kortxoenea gaztetxea)
Itzubaltzeta-Erromo (Itzubaltzeta gaztetxea)

Abenduak 8, osteguna
Ahotsenea (Durangoko Azoka)

Data →
2011/11/21

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies