Twitter


Facebook

Zuzenean

Azken bideoa

TODO ES ETA
Orain bistaratzen

TODO ES ETA

2014/10/24

Dale Candela

Itziarren Semeak taldearen disko berriaren izenburuak argi erakusten du, “Dale Candela” pausu bat aurrerantza ematea izan da Bizkaiko golfoentzat eta kantuen aniztasuna da horren erakusgarri.

Esamolde horrekin, Latinoamerikako iraultzei keinu bat bidali diete Euskal Herritik. Aurrera egitea, egurra ematea, beharrezkoak direla uste dute. Ideia horrekin batera, emakumezkoek argituko dutela etorkizuneko bidea ere isladatu nahi izan dute, Candela edozein emakumeren izena izan daitekeelako eta kandelak argia ematen duelako.

Oraingoan ere Kaki Arkarazorekin grabatu dute Andoaingo Garate estudioetan. 15 abesti izan dira eta estilo aldetik aniztasuna da nagusi. Iraultza funky batetik hasita, punk rock doinuak, reggae, ska, hip hop, hardcore, salsa, drum and bass eta tecno pixkat ere uztartu dituzte. Festa giroan ondo gozatzeko koktel tropikala osatuz.

Hitzetan berriz, bizi duten errealitateari erreferentzia garbia egin dizkiete kanta ezberdinetan. “Demokraziaren seme-alabak” edo banketxeak lapurtzerako aldarria eginez “Un palo contra el paro” kantetan. Bilboko Askapeña konpartsa internazionalistarentzat ere kanta bat egin dute “Askapen izarrak” deiturikoa eta Negu Gorriak taldearen “Amodiozko kanta” abestia moldatu dute.

Laguntzaileak
Disko berrian parte hartu duten laguntzaileek ere agerian uzten dute taldearen aniztasuna. Beste askoren artean, Iheskide punk rock taldeak, Norte Apache-ren hip hop-a, La Jodedera taldeko Mandiren saltsak eta Iñaki (Gose) eta DZ-ren (Esne Beltza) laguntza izan dute. Arkaitz Biain (Anger), Patxi Bidart (Xutik) eta Itziarren Semeak taldearen lagun fidela den Arturrek ere beren ukitua gehitu diote diskoari.

Diskoko argazki guztiak Igotz Ziarreta argazkilariak egin ditu.

“Igo bolumena”, hemen datoz “Demokraziaren seme-alabak” zuen garunei eta gerriei “Dale Candela” ematera. “Amodiozko kanta” batek ezingo du ezkutatu “Un palo contra el paro” eman beharra dagoela, gero “Txitxibiritxe”-ko uretan murgiltzeko. “Jaio, bizi ta hil” da guztiok egingo duguna, “Esaidazu” zure izena eta non dagoen “Deserria”. “Zenbat malko” bota ditugu “Askapen izarrak” ikusi ahal izateko, baina “Mandragora” edanez ospatuko dugu gure askatasunaren festa. “Zuentzat” doa disko hau berriz ere. We are the “Basque of Brixton” in “Gau luzeak”.

Abesti-zerrenda:
01 | Igo bolumena | hitzak | mp3
02 | Demokraziaren seme alabak | hitzak | mp3
03 | Dale candela | hitzak | mp3
04 | Amodiozko kanta | hitzakmp3
05 | Un palo contra el paro | hitzakmp3
06 | Txitxibiritxe | hitzakmp3
07 | Jaio bizi hil | hitzakmp3
08 | Esaidazu | hitzakmp3
09 | Deserria | hitzakmp3
10 | Zenbat malko | hitzakmp3
11 | Askapen izarrak | hitzakmp3
12 | Mandragora | hitzakmp3
13 | Zuentzat | hitzakmp3
14 | Basque of Brixton (remix) | hitzakmp3
15
| Gau luzeak (remix) | hitzak | mp3

* abestiak deskargatzeko, esteketan eskuineko botoiarekin sakatu eta gorde.

Data →
2012/11/22

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies