Twitter


Facebook

Zuzenean

Azken bideoa

TODO ES ETA
Orain bistaratzen

TODO ES ETA

2014/10/24

Basque of Brixton

“Basque of Brixton”, 2011ko maiatzean kaleratutako “Lehen lerroan” diskaren jarraipen bat da. Izenburuak “The Clash” taldearen “Guns of Brixton” ezagunari egiten dio erreferentzia, Bizkaiko golfoek beren nortasun propioarekin moldatu duten arren.

Portadarako erabili duten argazkiak irudikatzen du diska laburrean aurki daitekeena. Euskaldunak, Brixtongo beltzak bezala, baztertuak, zapalduak izan dira, baina harro jarraitzen dute borrokan. Aldi berean, 80. hamarkadako krisi ekonomikoa eta langileen kaleratzeak gaur egungo egoerarekin alderatzen ditu aukeratu duten lokalizazioak.

Baina “Basque of Brixton” askoz gehiago da. Sarekada ezberdinetan gatibu eramandako ehunka gazteen aldeko aldarria da, kalean egindako lanarengatik preso dituzten lagunentzako elkartasun ohiua eta baita ere koloretako mundu bat margozten duten gaztetxeentzako ereserkia .

Izan ere, EP berria kaleratzearen ideia Zazpi katu gaztetxearen bostgarren urteurrena dela-eta egindako kanta grabatzera joan behar zutela sortu zen.  Irailaz geroztik, taldekide berri bat gehitu da egitasmora, Bilbomatiks-etik Asier Markez heldu baita teklatua astintzeko, eta musikalki aurrerapausu bat eman dute, soiñu berriak gehituz.

Oraingoan ere hainbat bidailagun izan dituzte alboan. Ainhoa Mendibilek (Hankahutsik) ahotsa eta hitzak egin ditu “Aulki hutsak” kantuan. “Bizitzaz bi hitz” Eneko Ostolaza Ikaran (Oliba Gorriak) euskal preso politikoak idatzitako testuan oinarrituta dago eta Evaristok (La Polla) ahotsa sartu du. “Zazpi Katu” kantan Pirritx eta Porrotx pailazoen eta Iñaki Martinezen trikia lagun izan dituzte, hitzak Oihana Bartra bertsolariak egin dituelarik.

Abesti-zerrenda:
01 | Aulki hutsak | hitzak | mp3
02 | Bizitzaz bi hitz | hitzak | mp3
03 | Basque of Brixton | hitzak | mp3
04 | 7 Katu | hitzak | mp3

* abestiak deskargatzeko, esteketan eskuineko botoiarekin sakatu eta gorde.

Data →
2012/01/28

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies