Twitter


Facebook

Zuzenean

Azken bideoa

TODO ES ETA
Orain bistaratzen

TODO ES ETA

2014/10/24

Lehen lerroan

“Lehen lerroan” izan direnei eskainitako 14 kantu batzen ditu Itziarren Semeak ska-punk bandaren diska berriak. Bi hitzetan argi esan da, demokraziarik gabeko herrietan askatasunaren alde dena eman dutenen omenez egindako kantuak dira. Diskoa Andoaingo Garate Studios-en grabatua eta nahastua izan da Kaki Arkarazoren gidaritzapean.

Diska berriaren izenburuak argi erakusten ditu taldearen sustrai musikalak non dauden, Kortatu taldearen “En la línea del frente” kantuari egiten baitio erreferentzia. Beraz, estiloei dagokienez ska eta punka nagusitzen direla esan daiteke.

Baina miresten dituzten The Clash, Kortatu edo Negu Gorriak egin izan duten bezala ukitu berriak gehitu dizkiote Bizkaiko Golfoek ereindako koktel musikalari. Besteak beste, hor nabarituko ditugu “Gau luzeak”-en erritmo dantzagarriak, “Mugi gerria” edo “Jai alai” kanten punk saltsa latinoa, reggae lasaiagoak edo hooligan oihuak.

The Clash-en oinordeko iparamerikar bezala izendatu daitekeen Rancid taldearen pare bat bertsioa ere sartu dituzte diska berrian, “Radikal’s” eta “Bilbi night” izena dutenak. Dropkick Murphy’s-ek jotzen duen “A few good men” kanta ere moldatu dute “Batu gugana” izenburupean.

Lehen diskan argitaratutako “Hemen gaude” kantua ere berriro grabatu dute eta 2010eko ekainean Mungiako Gazte Asanbladarentzat egindako “Matxinen etxea” ere sartu dute diskoan. Rafa Rueda eta Markel (Pog Mo Thon)-en laguntza izan zuten grabaketan.

Abesti-zerrenda:
01 | Jai alai | hitzak | mp3
02 | Atera mingaina | hitzak | mp3
03 | Bobby Sands | hitzak | mp3
04 | Gau luzeak | hitzakmp3
05 | Neba arrebak | hitzakmp3
06 | Mugi gerria | hitzakmp3
07 | Radikals | hitzakmp3
08 | Lujuria Enea | hitzakmp3
09 | Batu gugana | hitzakmp3
10 | Lehen lerroan | hitzakmp3
11 | Ereserkia | hitzakmp3
12 | Hemen gaude | hitzakmp3
13 | Bilbi night | hitzakmp3
14 | Matxinen Etxea | hitzakmp3

* abestiak deskargatzeko, esteketan eskuineko botoiarekin sakatu eta gorde.

Data →
2011/05/05

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR