Twitter


Facebook

Bizkaiko golfoak

Itziarren Semeak taldearen bigarren diskoa, Andoaingo Garate Studios-en grabatua eta nahastua Kaki eta Martxel Arkarazo teknikariekin. Ska, punk eta reggae doinuak dira nagusi. Kortatu, The Clash, Rancid edo NOFX bezalako taldeen filosofiari jarraituz, estilo ezberdinetako hamaika abesti biltzen ditu.

“Kaleetatik” kantuaren ska klasikotik, “Euzko guay”-ren disko erritmoetara, “Mitoak”-en punk zaporea, “Bizkaiko golfoak”-en hondartza ukitua edo “Beti mozkor”-en reggae nahastea. Tabernetako maitasun, gorroto eta borroka kantak. Lagunekin, bakarrik edo maiteñoarekin abesteko ereserkiak.

NOFX-en “Kill all the white man” abestiaren bertsioa (“Agur maitia”) eta “The Foggy dew” kantu irlandar tradizionalean oinarritutako bertso bat (“Zutik”) ere aurkituko dituzu. Hitzetan Fredi Paia bertsolariak lagundu die, zabaldu nahi zuten mezua zorrotzagoa bilakatuz.

Abesti-zerrenda:
01 | Kaleetatik | hitzak | mp3
02 | Etorkizuna | hitzak | mp3
03 | Gu gara | hitzak | mp3
04 | Aurrera bolie | hitzak | mp3
05 | Euzko guay | hitzak | mp3
06 | Beti mozkor | hitzak | mp3
07 | Zutik | hitzak | mp3
08 | Mitoak | hitzak | mp3
09 | Guau, guau | hitzak | mp3
10 | Bizkaiko golfoak | hitzak | mp3
11 | Agur maitia | hitzak | mp3

* abestiak deskargatzeko, esteketan eskuineko botoiarekin sakatu eta gorde.

Data →
2010/06/21

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies