Twitter


Facebook

Zuzenean

Azken bideoa

TODO ES ETA
Orain bistaratzen

TODO ES ETA

2014/10/24

Revolta!

Europako ekialde eta Mediterraneoko doinuak euskal kantutegi tradizionalarekin nahastu dituzte ohiko skapunk saltsarekin

«Revolta» izenburua dakar Itziarren Semeak taldearen laugarren diskoak (Bizkaiko golfoak 2010, Lehen lerroan 2011, Dale Candela 2012 eta Revolta 2014). Orain arte egindako diskorik landuena da eta taldearen ibilbidean mugarria izan behar duena. 2010etik aurrera urtero disko bat kaleratu ostean, oraingoan urte bete eman dute lokalean diskoa prestatzen. Gainera, grabazioaz eta nahasketaz gain Kaki Arkarazo produkzioaz arduratu da Itziarren Semeak taldearen kantuei kolore eta ukitu berezia gehituz.

Ohiko ska eta punk erritmoei, Europako ekialdeko doinuak eta Mediterraneokoak gehitu dizkiote. Diskoaren izenburuak berak Kataluniari keinu egiten dio, Lluis Llach-en ‘Revolta permanent’ gogora ekarriz.

Sustraietara bidaia. Ruper Ordorikaren ‘Zenbait bertso xelebre’ abestiaren moldaketa baten bitartez, euskal musika tradizionala ere txeratzen dira ‘Azkaindarrak’ eta maskaradako doinuekin.

Euskal Herritik mundura eta mundutik Euskal Herrira egindako begirada. Herri honen mitologia -akelarreak eta sorgin dantza-; historia -Orreagako guda-; piraten kondairak edo azken hamarkadetako inkisizoaren ‘Todo es ETA’ leloari erreparatzen dio.

Revolta jarrera bat da. Injustiziaren aurrean altxatzea. Kontzientziak irauli, aldaketa eragiteko. Elite boteretsuek ezarritako beldurraren diktaduran, intsumisioaren aldeko aldarria. Izan ere, herritar xumeak askoz gehiago gara.

Diskoaren azala eta diseinua Jose Ordorikaren koadro batean oinarritua dago. Kodifikatutako mundu paranoiko honetan, agintariek itzaletatik gure bizitzaren nondik norakoak erabakitzen dituzten bitartean, herritarrei txikitatik hezten zaigu boteretsuen segurtasuna bermatzen duen indarkeriapean.

Fitxa teknikoa:

‘Revolta’ diskoa 2014ko abuztuan grabatua eta nahastua izan da Andoaingo Garate estudioetan. Kaki Arkarazo arduratu da ekoizpenaz. Masterizazioa Jonan Ordorikak egin du Mamia estudioetan 2014ko irailean.

Itziarren Semeak:

  • Alain Egiguren, bateria eta perkusioak
  • Jebi JOB, baxua
  • Irkus Altuna, saxoa
  • Manex Altuna, gitarra eta ahotsak
  • Ibon Altuna, ahots nagusia

Ezinbesteko laguntzaileak:

  • John Kaiman, tronboia
  • Mike Arnotegi, txirula
  • Mizel Zamora, tronpeta
  • Patxi Bidart, gaita

Kolaborazioak: 

  • Iñigo F. Ruiz (bigarren gitarra ‘Revolta’, ‘Todo es ETA’, ‘Nafar Erreserbak’, ‘Zenbait bertso xelebre’, ‘Karnibal’, ‘Hasta la victoria’, ‘Dabilen herria’ eta ‘Habana’)
  • Iñigo Espiña (biolina ‘Beti aurrera’, ‘Boga’ eta ‘Karnibal’)
  • Olatz Salvador SKAKEITAN (teklatua ‘Hasta la victoria’, ‘Dabilen herria’ eta ‘Habana’)
  • Ines Osinaga GOSE (trikia eta ahotsa ‘Sorgin dantza’)
  • Juantxo Arakama GLAUKOMA (ahotsa eta hitzak ‘Hasta la victoria’)
  • Mandy LA JODEDERA (perkusioa ‘Habana’)
  • Mora Silva (ahotsak eta hitzak ‘Habana’)
  • Kaki Arkarazo (tres kubatarra ‘Habana’)
  • Evaristo (ahotsa ‘Todo es ETA’)

——————————————

El sabor de su salsa de ska punk se enriquece con sonidos de Europa del Este y el Mediterraneo que se mezclan con música tradicional vasca

El cuarto disco de Itziarren Semeak -Bizkaiko golfoak 2010, Lehen lerroan 2011 y Dale Candela 2012-  llega al grito de «Revolta». Sin ninguna duda es el álbum más trabajado hasta el momento y con el que buscan dar un salto cualitativo. Tras publicar un disco por año desde 2010, en esta ocasión se han pasado todo el año trabajando duro en el local y han contado con la experiencia y visión de Kaki Arkarazo, que además de la grabación y las mezclas, se ha encargado de la producción del disco.

A los ritmos ska y punk de sus canciones le han añadido nuevas sabores con sonidos de Europa del Este y el Mediterraneo. El mismo título del disco es un guiño a Catalunya haciendo referencia a la ‘Revolta permanent’ de Lluis Llach.

Es un viaje a las raíces de los pueblos. La versión de ‘Zenbait bertso xelebre’ de Ruper Ordorika se mezcla con la música tradicional vasca mediante canciones de bailes de la maskarada y ‘Azkaindarrak’.

Una mirada desde Euskal Herria al mundo y viceversa. La mitología de un pueblo con akelarres y brujas, cantando a la historia en la batalla de Orreaga, las leyendas de piratas o a la inquisición de la última década aplicada bajo el prisma de ‘Todo es ETA’.

Revolta es una actitud. Levantarse contra las injusticias. Agitar las conciencias para provocar el cambio. Una declaración de insumisión para hacer frente a la dictadura del miedo instaurada por una élite económica y política. Y es que, en definitiva, los ciudadanos de a píe somos más y somos dueños de nuestro futuro.

La portada del disco está basada en un cuadro de Jose Ordorika. Un mundo codificado y paranoico, dirigido desde las sombras por poderosos mientras a la ciudadanía se le educa bajo la amenaza de la violencia de los cuerpos y fuerzas de seguridad.

Ficha técnica:

‘Revolta’ ha sido grabado y mezclado en agosto de 2014 en los estudios Garate de Andoain bajo la dirección y producción de Kaki Arkarazo. Jonan Ordorika ha realizado la masterización del disco en setiembre de 2014 en Mamia.

Itziarren Semeak:

  • Alain Egiguren, bateria y percusión
  • Jebi JOB, bajo
  • Irkus Altuna, saxo
  • Manex Altuna, guitarra y voces
  • Ibon Altuna, voz principal

Colaboradores imprescindibles:

  • John Kaiman, trombon
  • Mike Arnotegi, txirula
  • Mizel Zamora, tronpeta
  • Patxi Bidart, gaita

Colaboraciones:

  • Iñigo F. Ruiz (segunda gitarra ‘Revolta’, ‘Todo es ETA’, ‘Nafar Erreserbak’, ‘Zenbait bertso xelebre’, ‘Karnibal’, ‘Hasta la victoria’, ‘Dabilen herria’ eta ‘Habana’)
  • Iñigo Espiña (violín ‘Beti aurrera’, ‘Boga’ eta ‘Karnibal’)
  • Olatz Salvador SKAKEITAN (teclado ‘Hasta la victoria’, ‘Dabilen herria’ eta ‘Habana’),
  • Ines Osinaga GOSE (trikitixa y voz ‘Sorgin dantza’)
  • Juantxo Arakama GLAUKOMA (voz ‘Hasta la victoria’)
  • Mandy LA JODEDERA (percusión ‘Habana’)
  • Mora Silva (voz ‘Habana’)
  • Kaki Arkarazo (tres cubano ‘Habana’)
  • Evaristo (voz ‘Todo es ETA’)

Abesti-zerrenda:

01 | Revolta | hitzak | mp3
02 | Todo es ETA | hitzak | mp3
03 | Nafar erreserbak | hitzak | mp3
04 | Zenbait bertso xelebre | hitzakmp3
05 | Boga | hitzakmp3
06 | Hasta la victoria | hitzakmp3
07 | Dabilen herria | hitzakmp3
08 | Karnibal | hitzakmp3
09 | Sorgin dantza | hitzakmp3
10 | Habana | hitzakmp3
11 | Beti aurrera | hitzakmp3

* abestiak deskargatzeko, esteketan eskuineko botoiarekin sakatu eta gorde.

Data →
2014/10/27

2 iruzkin

  • loverDUG:

    Beautiful models who agree on everything click on sexlivuy.com
    go over and you will be particularly sated.

  • DavidComs:

    Thanks for the post!

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR