Twitter


Facebook

EH REPUBLIK

Itziarren Semeak (Mungia, 2006) taldearen bosgarren diskoak “EH Republik” du izenburua eta ezkerrera lerrokatutako ska musikaren osagai eta ezaugarriak ditu: erritmo alai eta dantzagarriak letra politikoekin nahastuta baina beti bizitzaren pozarekin bustita.

Tutelajerik gabeko dis- koa da eta ska-rock doinuen espontaneotasunak pasotismoaren kutsu sinbolikoekin ez du ezer jakin nahi. Alaitasunaren bidetik doan musika proposamena urrutirago doa hitzetan, eta beldurrik gabeko Euskal Herri osoa du aldarrikapen, utopia piratak eta jende ernegatu berria- ren mugimendu desorekatzaileak eraikitzekotan duelako bizipozaren herria. Ska familiaren oso alboko erritmoak landu ditu diskoak. Skak, rockak, punkak, rapak eta reg- gaeak ematen dio homogeneotasuna disko osoari. Era- karpen azkarreko doinuak ditu Itziarren Semeak taldeak, betiko publikoaren desirak beteko ditu baina kantuek ba- dute indarra entzule berriak erakartzeko. Letretarako tal- deak lortu duen hamaikakoa garden bezain zorrotza da, sakona eta amaitzailea, etenpuntuekin edo gabe (Oihana Bartra (Companyera), Jon Maia EH Republik), Fredi Paia (Zer den bizitza?), Ibon Larrazabal (Ospa!), Arkaitz Estiba- lles (Apirilaren beltza), Iñaki Bengoa (Gran Circo Mundial), Mikel Goiriena eta Jone Larrinaga (Egunero alkarregaz), Onintza Enbeita (Itziarren alaba). Hamargarren urteurre- na betetzeko disko esanguratsua Itziarren Semeak tal- dearentzat. Batzuetan laranjari koska egin behar diogu zuritu nahi badugu. Batzuetan diskoa argitzeko eta zu- ritzeko komeni da koska egitea. Itziarren Semeak koska egin digu.

Itziarren Semeak taldearen “EH Republik” diskoa Arrasateko Shot estudioan grabatu, nahastu eta ekoitzi du Iñaki Bengoak 2017ko urtarrilean. Masterizazioa, aldiz, Azkarateko Mamia Studioan egin du Jonan Ordorikak.

Jon Zubiagak, “Osoron”, gitarra jo du “Ospa”, “Companyera” eta “Gran Circo Mundial” abestietan. Sala Strum- mer-ek gitarra akustikoa jo du “Apirilaren beltza” abes- tian. Kepa Junkerak trikitia eta panderoa jo ditu “Apiri- laren beltza” abestian. Ane Martinezek ahotsa sartu du “Apirilaren beltza” abestian. Rafa Ruedak gitarra jo du “Egunero alkarregaz” abestian. Diseinua Bo5t-ek egin du. Azaleko buru-hezurra Lubaki Grafikekoek.

EH Republik diskoaren 10 kantuek, amesten, eraiki edo nahiko genukeen EH Republik baten oina- rriak irudikatzen ditu. Presoak etxean, indar polizialik gabe, gizon eta emakumeen arteko berdin- tasun eta errekonozimendua, hezkuntza eta euskararen ikastola, injustiziarekin amaitu, ustelduta- ko sistemari barre eginez eta nola ez, bizipoza!!!!

10 urte ere betetzen dira aurten lehen kontzertua eman genuenetik eta horregatik berreskuratu ditugu gure lehen ereserkia izandako “Mirentxu Patxaran” eta “Itziarren Alaba”, beste begirada bat taldearen izena nondik datorren gogoratuz.

——–castellano—-

‘EH Republik’ es el título del quinto disco de Itziarren Semeak. Diez canciones para celebrar el décimo aniversario de la banda y se recrean con los ritmos colaterales del ska y buscan plasmar el futuro de un país libre.
«EH Republik sería el futuro con el que soñamos y queremos construir escrito en diez canciones» y en el que reivindican «la vuelta a casa de los presos, sin fuerzas policiales de ocupación, por la verdadera igualdad entre mujeres y hombres, el euskara, las ikastolas, el fin de la injusticia y de su podrido sistema». Han destacado también la canción en denuncia de la muerte por un pelotazo de la Ertzaintza de Iñigo Cabacas y en la que han contado con la colaboración de Kepa Junkera, triki y pandero, y Ane Martínez, a la voz.

En cuanto a la propuesta musical el disco se recrea en la familia de los ritmos colaterales del ska con el rock, punk, rap y reggae que le dan una homogeneidad.

Se trata del quinto disco de Itziarren Semeak, que a su vez celebra los 10 años que han pasado desde que se subieron por primera vez a un escenario en el Gazte Eguna de Mungia. Por ello, han recuperado canciones como Mirentxu Patxaran y las han moldeado como han hecho con Itziarren Alaba, versión propia de Itziarren Semea, canción de Pantxo eta Peio y Telesforo Monzón de la que proviene el nombre del grupo.

Cuenta con colaboraciones como la mencionada de Kepa Junkera; Rafa Rueda y Jon Zubiaga, ‘Osoron’ a la guitarra; y Sala Strummer, con la guitarra acústica.

Para las letras han contado con los bertsolaris Oihana Bartra, Jon Maia, Fredi Paia, Onintza Enbeita y Arkaitz Estiballes, además de un exfutbolista del Sestao River, Eibar, Real Unión y Osasuna como Ibon Larrazabal.

Itziarren Semeak ha confiado la grabación, mezclas y producción a Iñaki Bengoa. El trabajo se ha desarrollado en los estudios Shot! de Arrasate durante enero de 2017. La masterización es de Jonan Ordorika (Mamia Studio, Azkarate).

Data →
2017/06/23

Utzi iruzkin bat






Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago]
Utilizamos cookies, pero no guardamos datos personales [más información]

ACEPTAR
Aviso de cookies